XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

6.4. Hautaketa-organoen eginkizunak.

6.4.1. Epaimahaien eginkizunak.

Epaimahaiei dagokie:

Honako deialdi honetako zazpigarren oinarrian aipatzen diren probak kalifikatzea.

Hautaketa-prozesuan zehar lortzen diren puntuak gehitzea, izangaiak ordenatzea eta prozesu hau gainditu dutenak deklaratzea.

Prozesua gainditu dutenen zerrenda egin eta argitaratu.

Hautaketa-prozesuan arau hauek ezarritakoaz eta hortik kanpoko edozertaz sortu daitezkeen zalantzak argitzea epaimahaien eginkizuna da.

6.4.2. Epaimahaiek beren lanetara aholkulari espezialistak sartzea eskatu ahal izango dute, bai eta laguntzazko egiteko teknikoak burutzeko laguntzaileak ere, eta horiek beraiei dagozkien espezialitate teknikoetan laguntza ematera mugatuko dira.

Aholkulari horiek izendatzea Langilegoaren Kudeaketako Zuzendaritzari dagokio.

6.5. Administrazioko beste organo batzuei egotzitako eginkizunak.

Lehiatzaileei dagokien puntuazioa esleitzea, honako deialdi honetako II. eraskin gisa jasotako balio-taulen arabera, Langilegoaren Kudeaketako Zuzendaritzak izendatutako unitate eskudunek burutuko dute, eta horiek epaimahaien izenean burutuko dute balioespen hori, eta lortzen dituzten emaitzak bidaliko dizkiete horiei.

6.6. Beharrezko gertatzen den kasuetan hautaketa-organoek dagokion neurriak hartuko dituzte, ezintasunak dituzten lehiatzaileek ariketak burutzerakoan, beste parte-hartzaileekiko aukera berdinak izan ditzaten.

Horretarako, ezintasunak izanik eta hori eskatzen dutenentzat, ariketak burutzerakoan erabilitako denbora eta bitartekoei dagozkien balizko egokitzapenak ezarriko dira, deialdi honetako 3.2. azpitalean ohartemandako eran.

6.7. Jakinarazpen eta gainerako gorabeheretarako, hautaketa-organoek Langilegoaren Kudeaketako Zuzendaritzan izango dute egoitza (Wellington dukea 2-01010 Vitoria-Gasteiz).

6.8. Hautaproba hauetan iharduten duten organoek otsailaren 2ko 16/1993 Dekretuan (26ko EHAA) ohartemandako zerbitzuagatiko kalte-ordaina jasotzeko eskubidea izango dute.

Zazpigarrena.- Lehiaketa- eta oposizio-aldien egiterapena.

7.1. Arau orokorrak.

7.1.1. Epaimahaien aurrean iharduteko, deialdi bakarra egingo zaie lehaitzaileei, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren bidez, eta agertzen ez direnak bazter utziko dira, epaimahaiak behar bezala justifikatu eta onartutako ezinbesteko kasuetan izan ezik.